XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aritza Uriarte. Amebi sagardotegia. Lazkao

INTXAUR SALTSA

6 lagunentzako osagaiak: litro erdi esnegain likido, litro erdi esne, 150 gramo intxaur (azala kenduta), 125 gramo azukre, kanela zotza eta limoi azala.

Ehogailuan intxaurrak ondo ehotu.

Esnea kanelarekin eta limoi azalarekin egosi. Iragazkitik pasatu.

Ondoren esne hau esnegainarekin eta intxaurrekin egosten jarri eta 5 minutuan irakiten eduki.

Azukrea gaineratu eta sutan minutu bat gehiagoz eduki.

Sutatik kendu eta irabiagailuan pasatu.

Banakako katiluetan jarri.